Translate

miércoles, 20 de marzo de 2013

Zergatik aurrera eramaten dut homeschooling?

Hurrengo bideoan ama baten hausnaketa ikus dezakezue. Berak bere bi semeekin homeschooling erabiltzea hautatu zuen eta hauek dira bere arrazoiak:





Hurrengo bideoan emakume honek azaltzen du nola eramaten duela aurrera homeschooling-a bere semeekin.


lunes, 18 de marzo de 2013

Xixupika Slow Center

Bestelako hezkuntza eskaintzen duten eskolen artean Xixupika Slow Center aurkitzen dugu. Bilbon bertan da eta hainbat zerbitzu ezberdin eskaintzen ditu.

Alde batetik 0-6 urte bitarteko umeak horra joan ahal dira, "eskola" modura. Astean bi arratsaldeetan familien elkarretaratzeak egiten dira guztiok batera ikasi eta elkartrukatzeko. Eta formazioa ere eskaintzen da hainbat ikastaroekin.
Gainera, lokealean bertan urtebetzeak ospatzeko aukera dago.


Eskola alternatibo honen elkarrizketa luze eta interesgarria esteka honetan irakur dezakezue.

sábado, 16 de marzo de 2013

Geroa eskola

Berriz ere Hik Hasi aldizkarian guri interesatzen zaigun artikulu bat plazaratu dute. Oraingoan Geroa eskolari buruzkoa. Hauxe da horri buruz plazaratu dutena:

 
Geroa eskola librea Trokonizen dago, Arabako Lautadan, Gasteiztik hamar bat ­kilometrora, hain zuzen. Herri txikia da: 2009ko erroldaren arabera, 49 biztanle zituen orduan.
Lizarratik Gasteizerako ­bidea egiten zuen “Vasco-­Navarro” trenak Trokonizen zuen geltokia da eskolaren ­eraikin nagusia. Inguruan, ­zelai ederrak eta zuhaitzak ditu, paraje aparta da. Luze ­aritu omen ziren horrelako baldintzak betetzen zituen ­leku baten bila. Izan ere, ­Waldorf pedagogiak berebi­ziko garrantzia ematen dio naturari: haurra naturarekin harremanetan egoteari. 
Trokonizko eskolara gerturatu zen Hik Hasi, eta eskola egun bat bertatik bertara ­partekatzeko aukera izan zuen Geroako kideekin. 

viernes, 15 de marzo de 2013

Aramaioko Wardorf eskola

Berriz ere Hik Hasi aldizkarian guri interesatzen zaigun artikulu bat plazaratu dute. Oraingoan Aramaioko eskolari buruzkoa. Hauxe da horri buruz plazaratu dutena:


ARAMAIOKO WALDORF ESKOLA
Itxuraz ez dago eskolarik Aramaioko auzoetan. Mendi kaxkoetan eliza eta laupabost baserri. Hori bai, paraje ezin hobean.

Begira jarri orduko, ordea, mugimendu pixka bat antzematen da. Baserri bateko beheko leihoetatik haurren ahotsak entzuten dira: jolasean dabiltza batzuetan, kantari beste batzuetan. Tarteka kanpora ateratzen dira. Ez dago jolastokirik edo zaburik baserriaren inguruan, baina ez du axola. Eliza inguruko txokoak, zuhaitzak, aska, belardia... dauzkate, eta bada zerekin gozatua.

Pozik eta gustura ikusten dira haurrak eta irakaslea, eta baita lehen eta azken orduan hurbiltzen diren gurasoak ere. Euskal Herriko Waldorf eskola bat osatzen dute. Eskola baten itxura baino, etxe baten itxura du, kanpotik bezala barrutik. Gelara sartzeko denek oinetakoak kendu eta etxeko zapatilak janzten dituzte. Gela goxoa da, egurrezko mahaia, aulkiak eta jostailuak, artilezko alfonbrak, harriak eta egurrak, landareak... Material asko ez dago, baina dagoena naturala da. Margoak ere argizarizkoak dira.

Aurtengo ikasturtean jarri dute martxan eskola. 3-5 urteko 11 haur eta Miriam hezitzailea elkartzen dira egunero 9:00etatik 13:00etara.

Zer egiten dute? Nolakoa da Aramaioko Waldorf eskolaren bizitza? Nolakoa da egun bat? Bi ildo nagusik markatzen dute eguneroko erritmoa: haurraren garapenak eta naturak. Lotura handia dute ingurunearekin eta urtaroen berezitasunak ikasi, ikusi eta bizi egiten dituzte.


miércoles, 13 de marzo de 2013

Kortiñe Eskola Librea

Kortiñe Eskola Librea 2007an ireki zen eta Bizkaiko lehenengo eskola alternatiboa da. Bertan erabiltzen duten pedagogia C. Freinet, M. Montessori, Decroly, C. Rogers, E. Fromm, J. Dewey, Reich, P. Freire, H. Maturana-tan... oinarritzen da. Horretaz gain, antzeko esperientziak kontutan hartu zituzten, besteak beste, Summerhill, Paidema...
Eskola hau hezkuntza sistemaren alternatiba moduan sortu zen eta Berangon kokatuta dago.

martes, 12 de marzo de 2013

Kumon metodoa

Kumon metodoa Toru Kumon japoniarrak matematikak eta hizkuntza jorratzeko asmatutako ikaskuntza metodoa da. Metodo honen arabera, ikasleak hainbat ariketa egingo ditu eta behin maila bat gaindituz gero hurrengora igaroko da. Metodo honen xedea ikaskuntzaren oinarria finkatzea da.


lunes, 11 de marzo de 2013

Waldorf pedagogia

Wikipediatik ateratako informazioan honako hau da Waldorf pedagogia:

Waldorf hezkuntza Rudolf Steiner pentsalari eta ekintzailearen printzipioetan oinarritzen hezkuntza berritzaile bat da. Hezkuntza hau garatzen deneko eskolak Waldorf eskolakedo Steiner eskolak dira. Gizakiaren ikuspegi osotu bat abiaturik, non gorputza, adimena eta arima bateratzen diren, haurrari bere ikasketa prozesuaren jabe izatea bultzatzen du Waldorf pedagogiaksormena eta ekimena landuz. Egun, munduan zehar 500 Waldorf eskola baino gehiago daude 30 herrialde baino gehiagotan sakabanaturik. Eskola konbentzionalen aldean, musikadantza, olerkiak eta ipuinak bereziki lantzen dituen eskolak dira eta ikasgelak ingurune goxo eta naturalak dira, ikasgela arruntetako mahai eta aulki zurrunen aldean.


sábado, 9 de marzo de 2013

Montessori pedagogia

Maria Montessorik planteatutako pedagogia hezkuntza alternatiboaren ezagunenetarikoa da. Baina, nor izan da benetan emakume hau? Zein ekarpen egin zigun?
Betiko lez, Hik Hasi aldizkariak honi buruzko informazioa ematen digu.


Maria Montessori

Psikiatra eta pedagogo italiarra, 1870an Chiaravallen jaioa. Erromako Erret Unibertsitatean 1896an diplomatua, lehen emakume sendagile bihurtu zen Italian. Ondoren, Filosofian eta Natur Zientzietan lizentziatu zen. 

Garai hartako Italiako gizarteak sexuarekiko zuen jarreraren ondorioz, ospitaletan sendagile aritzea debekatu zitzaion, eta hau izan zen adimen urritasuna zuten haurrekin lanean hasteko zioa. Ikasle hauen erantzuteko gaitasuna garatzeko asmoz eta behatzeko zuen ahalmenari esker, bere teoriaren oinarriak jartzen hasi zen. 

1907an Erroman, Casa dei banbini bere eskola sortu zuen. Bertan urteak eman zituen ikertzen. Jarduera horri esker, bere lehen liburuak idazten, hitzaldiak ematen eta mundu osoan bere teoriaren berri ematen eta garatzen ibili zen. Ameriketan, Ingalaterran, Indian eta Herbeheretan egonaldiak egin zituen. Azkenen honetan hil zen 1952an. 

Bere metodoaren ardatz nagusiak 

Maria Montessori "Eskola Berri"ko mugimenduaren barruan kokatzen ahal da. 

Bere "Pedagogia Zientifikoa"n haurraren garapenaz zein honen irakaskuntzaz pentsatzen duena biltzen du.


jueves, 7 de marzo de 2013

martes, 5 de marzo de 2013

Zertarako egin zen eskola?

Ikasle askok galdera hau egiten diote beraien buruari, Zertarako asmatu zuten eskola? Heziketan lan egiten dugunon artean edo egoera hori kezkatzen gaituen artean egin beharreko galdera izan beharko litzateke; hala ere, bere erantzuna hain argia ikusten dugunez ez zaigu ezta galdera hori azaltzen. Eta hori oso larria da.

Eskola modernoan hiru dira kontzeptu klabeak: sozializazioa, klase sozialen iraunaraztea eta biztanleriaren normalkuntza.

Baina hausnartu beharreko gaia da. Benetan kontzeptu horiek lortzen dira? Esaterako sozializazioa lortzen da ala diskriminazioa sustatzen da? Benetan beharrezkoak diren gauzak irakasten dira?

Hurrengo bideoan hainbat ikasleei egindako galdeketa ikus dezakezue. Haien eskola hobezina zein den galdetuta, gehienek antzeko gauzak esaten dituzte: erlazioa estuagoa irakasleekin, hain zorrotzak ez izatea, hainbezte lan ez izatea eta eduki ez hain teorikoak. Noizbait lortu ote dugun ala beste bide batetik ikasi beharko genuke?




Hausnartzekoa da.

lunes, 4 de marzo de 2013

jueves, 28 de febrero de 2013

lunes, 25 de febrero de 2013

Being and becoming: Unschooling-i buruzko filma

Unschooling-i burzko film bat egin dute. Filmari buruzko xehetasunak hemen ikusi ahal dituzue eta trailerra hemen bertan.


miércoles, 20 de febrero de 2013

Etxean ikastearen kezka iturri nagusiak

Ikasteko era hau hautatu baino lehen hainbat gauza argi eduki behar ditugu. Hauek dira galdera ohikoenak.


Formazio berezirik behar al dute gurasoek?

Ez, garrantzitsuena beraiekin egoteko gogoa edukitzea da eta norberak gauza berriak ikasteko kuriositatea edukitzea. Etxean ikasteak ez du esan nahi denbora guztian etxean egon behar denik. Gurasoen papera ez da irakasle izatea, baizik eta seme-alabak inguruarekin eta beste pertsonekin harremanetan jartzea.Nola sozializatzen dira etxean gelditzen dira haurrak?Eskolara joaten diren eta joaten ez diren haurren arteko desberdintasun bakarra zera da: eskolara joaten direnak adin bereko haurrekin egoten direla, eta eskolara joaten ez direnak adin desberdinekoekin eta helduekin. Eskolaz kanpoko jardueretara ere joan ohi dira.

lunes, 18 de febrero de 2013

Legezkoa al da etxean ikastea?

Askotan etxean ikastea legezkoa ez dela pentsatzen dugu. Baina benetan horrela da?
Berriz ere Hik Hasi aldizkariak plazaratutako erreportaiak gure zalantzei erantzuna ematen die.


Portugalen

9/79 Legeak dio gurasoak direla seme-alaben lehenengo erantzuleak, eta heziketa hori gauzatzeko hiru modu aurreikusten ditu: publikoa, pribatua eta familia (553/80 lege dekretua). Etxeko heziketaren hautua egiteko familiak tokiko hezkuntza administrazioari jakinarari behar dio eta ebaluazio probak egin behar dituzte 4, 6 eta 9 urterekin.

Britania Handian

Etxeko irakaskuntza legala da. The Education Act 1996 (England and Wales) 7. atalak zera dio: gurasoek eskolatzeko adinean dauden seme-alabei euren adinaren, gaitasunen eta abildadeen araberako heziketa eraginkorra emango diete denbora guztian, eta baita behar duten heziketa berezi guztia ere, eskolara bidaliz edota beste modu batera.

viernes, 15 de febrero de 2013

Etxean ikastea

Gutxitan entzuten den ikasteko alternatiba da etxean ikastearena. Baina gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari du. Baina, zer da etxean ikastea? Zein modu ezberdin daude? Zerk eragin dezake alternatiba hau hautatzeak?
Galdera hauei erantzuten duen erreportai bat Hik Hasi aldizkariak plazaratu zuen. Hurrengoa da:



"Eskolatu gabe etxean ikasten

Iraskuntza unibertsala eta derrigorrezkoaren ondoren, herrialde garatuetan beste irakaskuntza mota bat sortu da: familiek euren seme-alaben heziketa beren gain hartzea erabakitzen dute, modu arduratsuan eta etxean bertan. Eskola etxean, familian ikasi, familiako heziketa, etxeko heziketa, etxean ikasi, eskolarik gabe hezi, homeschooling, unschooling, learning otherwise... modu askotara deitzen zaio. Ez da eredu hobea edo txarragoa, beste alternatiba bat gehiago baizik. Batzuentzat egokiagoa izango da, eta beste batzuentzat ez. Izan ere, etxean irakasteak baldintza batzuk eskatzen ditu, eta horiek eduki ezean, hobe eskolara joatea. Horrez gain, legeak eta inguruak ere ez dute asko laguntzen hainbat herrialdetan.
Etxean hezteak zera esan nahi du: seme-alaben heziketaren kargu egitea modu integralean, bai ezagutzak eta abildadeak hartzeko, bai balioak eta printzipioak transmititzeko, eta beraz, funtzio horiek ez uztea inongo heziketa instituzioren esku.

Zergatik aukera hau?