Translate

miércoles, 20 de febrero de 2013

Etxean ikastearen kezka iturri nagusiak

Ikasteko era hau hautatu baino lehen hainbat gauza argi eduki behar ditugu. Hauek dira galdera ohikoenak.


Formazio berezirik behar al dute gurasoek?

Ez, garrantzitsuena beraiekin egoteko gogoa edukitzea da eta norberak gauza berriak ikasteko kuriositatea edukitzea. Etxean ikasteak ez du esan nahi denbora guztian etxean egon behar denik. Gurasoen papera ez da irakasle izatea, baizik eta seme-alabak inguruarekin eta beste pertsonekin harremanetan jartzea.Nola sozializatzen dira etxean gelditzen dira haurrak?Eskolara joaten diren eta joaten ez diren haurren arteko desberdintasun bakarra zera da: eskolara joaten direnak adin bereko haurrekin egoten direla, eta eskolara joaten ez direnak adin desberdinekoekin eta helduekin. Eskolaz kanpoko jardueretara ere joan ohi dira.


Etxean gelditzen bada, norbaiti esan behar al zaio?

Hegoaldean ez, ez baitago arautua. Iparraldean, ordea, bai. Udalari eta Akademia ikuskariari horren berri eman behar zaie haurrak 6 urte betetzen dituen urte zibilean hasi eta 16 urte bete arte, urtero. Hori egin ezean, isunak jartzen dira.Zer egin behar da semea edo alaba eskolatik atera nahi bada?Hegoaldean ez dago inolako prozedurarik. Normalean idatzi bat aurkezten da ikastetxea zein egunetan utziko duen esanez, absentismoaz sala ez gaitzaten. Eskualdeko Hezkuntza arduradunarengana edo ikuskariarengana jotzea ere egokia izan daiteke, dugun asmoa azaltzeko. Garrantzitsua da alderdi legala nola dagoen ezagutzea administraziotik norbait etortzen bada ere. Normalean herriko gizarte ongizateko arduradunen eskuetan gelditzen da gaia.Iparraldean, lehen esandako prozedura jarraitu behar. Eta hortik aurrera, legeak ezartzen dituen kontrolak bete beharko dira.

Eta eskolatu nahi bada?

15 urtera arte adinaren arabera eskolatzen dira. Sarreran azterketa bat egin ohi zaie. Nola lor daitezke derrigorrezko irakaskuntzako tituluak eskolatu gabe egonda?Azterketak nork bere aldetik eginda. Hegoaldean 18 urte betetakoan egiten da Bigarren Hezkuntzako azterketa librea, helduentzako deialdian. Eskolatutako gazteek 16 urterekin bukatzen dute eta etxean aritutakoek hori aldarrikatzen dute: azterketa 16 urterekin egitea, ez 18rekin. 12-13 urterekin eskolatu eta 1. edo 2. DBHn matrikulatzea ere posible da.Iparraldean Brebeta eta Baxoa azterketetara aurkez daiteke. Horretarako eskualdeko errektoradutzan eman behar da izena.

Gerora goi mailako ikasketak egiteko, zer?

Hegoaldean, Bigarren Hezkuntzako titulua lortuta, Batxilergoa edo Lanbide Heziketa egin daitezke. Zuzenean goi mailako Lanbide Heziketa egiteko, beste azterketa bat egiten da 20 urterekin. Unibertsitatera joateko bi aukera daude: selektibitatea edo 25 urtetik gorakoentzako proba.Iparraldean sarrera horiek egiteko mekanismoak formalizatuta daude.


Hik Hasi (2006). Etxeko ikaskuntza. Hik Hasi, 111.

No hay comentarios: